MUNIZIO OLAKO JAUREGI

AEZKOAKO KULTUR OLA IREKITZEA

Batzarre Nagusiaren helburua da 2021. urtean Orbaizetako munizioen Errege Olako Jauregia -Aezkoako Kultur Ola- jendearentzat irekitzea. Horretarako, aldez aurretik honako lan hauek eginen dira:

– Eraikinaren lehen solairuan sukalde-taberna bat egokituko da. Proiektuaren aurrekontua: 37.951,68 €, BEZa barne.

– Inguratzailea: erakin osoa apaintzean datza, gama kromatiko berako pintura erabiliz, barrualde osoari irudi-batasuna emateko. Erakusketen arteko lotura-zubi gisa balio du. Proiektuaren aurrekontua: 4.235,00 €, BEZa barne.

– Eraikinaren eta espazioen barruko errotuluak aldatuko dira. Proiektuaren aurrekontua: 7.114,80 €, BEZa barne.

– Ostalaritzako makinak eta altzariak erostea: sukaldean eta taberna-eremuan beharrezko ekipoak instalatuko dira. Jarduketa hori izanen da, obrak egin eta gainerako eremuak egokitu ondoren, eginen den azkena. Proiektuaren aurrekontua: 29.502,16 €, BEZa barne.

– Eraikinaren mapa: bisitarientzako gida izanen den argitalpenaren diseinua eginen da. Edukiak: espazioaren aurkezpena, ezaugarriak, ikusgai dauden erakusketak eta eraikinaren planoa. Aurreikusitako aurrekontua: 871,20 €, BEZ barne.

– Kafetegi-atsedenerako espazioa hornitzea: altzariak eta erosiko dira. Espazioak egokitzeko lanak amaitu ondoren eginen da erosketa. Kalkulatutako aurrekontua: 5.870,92 €.