HERRI BIDEXKAK
ERLAN-PARAÍSOS TOKI IBILBIDEA EGOKITZEA, INTERPRETATZEA ETA BERRIZ HOMOLOGATZEA
Erlaneko ibilbidea Iratiko Oihanean gehien ibilitako ibilbide balizatuenetako bat da: gaur egun deskatalogatuta dago, baina SL marka zuri eta berdeak mantentzen dira bertan. Ibilbidearen tarte batean basoa-aprobetxamendu bat egiten ari da gaur egun; beraz, tarte hori itxita egonen da zur-ustiapena amaitu arte, baina, hala ere, ibilbide zirkularra egiteko aukera izanen dute ibiltariek. Proiektu honen helburua da pagadiaren (Bigarren paradisua) bilakaera naturala ahalmentzea eta Erlaneko ibilbidearen trazadura aldatzea, iraganeko eta oraingo baso-kudeaketa zabaltzeko interpretazio-elementuak emanez.
Proiektuaren beraren zereginei dagokienez, honako hauek dira:
– Ibilbidearen kalitatea hobetzea, pistarekin bat egiten duen tartea deuseztatuz. Horretarako trazadura aldatuko da, urtegiaren ertzean igaro eta basora sartzen dena, hain zuzen ere.
– Egin beharreko lanak: hainbat lekutan dauden belar-sastrakak kentzea, bidexka bat irekitzea (450 metro luze eta 2 metro zabal), ibaia zeharkatzeko oinezkoentzako egurrezko zubi bat jartzea, seinale horizontalak jartzea (5,42 kilometrotan zehar); ibilbidearen informazio-panel bat diseinatzea eta jartzea aurrekoaren gainean (espazioko flora eta faunari buruzko informazioarekin), eta interpretazio-panel bi (pagadiari buruz eta ikatz-labe eta almadiei buruz). Elementu fisiko bat ere izanen da, lekuko balio kultural eta historikoa nabarmentzeko: ikatz-labe txiki bat eginen da, bi aldera isuriko duen teilatua izanen duena.
– Bidexkaren beregokitzea Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen arautegiaren irizpideak jarraituz
Proiektu hori 2021. eta 2022. urteen artean gauzatuko da, eta, guztira, 46.062,81 euroko aurrekontua du (ordainsari teknikoak barne), bai eta 28.314,48 euroko diru-laguntza ere, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak emana, Pirinioetako toki-erakundeei laguntzak emateko deialdiaren barruan, 2021., 2022. eta 2023. urteetan lurralde-garapen jasangarriko proiektuetan inbertsioak egiteko.