Tlf 948 76 43 75 / Fax 948 76 40 47|valledeaezkoa@gmail.com

Aezkoako diagnostiko soziokomunitarioa

2017an, gizarte-ekintzarako partida bat sartu zen Batzordearen aurrekontuan, hasiera batean premiazko gizarte-egoerei erantzuteko pentsatua, eta haren banaketa-oinarriak ezarri behar ziren. Partida hori zertan eta nola gastatu behar zen zehaztu beharrak lantalde bat sortzea ekarri zuen, zer behar zeuden eta zer egin zitekeen aztertzeko. Horrek diagnostiko hori egitea ekarri zuen, dauden zerbitzu soziosanitarioen, haranean faltan

2022-04-01T17:12:26+02:001 Apirila, 2022|

Bazka larreetan azienda ez sartzeko oharra

Datak: 2022ko martxoaren 30etik haietako bakoitzeko bazken denboraldia hasi arte: – Abodiko hertsia ekainaren 1 arte (data zehatza abeltzainen artean eginen den bileran zehaztuko da) – Irongo eremua maiatzaren 1 arte – Nabala eta Sariozarreko larreak: Maiatzaren lehen hamabostaldira arte itxiak (data zehatza abeltzainen artean eginen den bileran zehaztuko da)

2022-03-14T11:44:14+01:0014 Martxoa, 2022|

Pirineotako Ekintzailetza Eraldatzaile jardunaldietan izena emateko epea irekia

Martxoaren 24tik 27ra bitartean, Nafarroako Pirinioetan burutuko diren ekintzailetza eraldatzailea buruzko jardunaldietarako (Auritzen eta Ezkarotz) izen-emateak zabalik daude. Hitzaldiak, esperientziak, mahai-inguruak, gaueko dastaketak eta bazkari bat eginen dira. Martxoaren 21a baino lehen izena ematekotan doakoa izango da. Izen ematea eta xehetasunak esteka honetan: http://ekintzailetzajardunaldiak.gupirinioa.eus

2022-03-09T09:19:59+01:009 Martxoa, 2022|

Energia berriztagarriek Aezkoan duten potentzialaz jardun zuten Ariben

Udalbiltza, Aezkoako Batzarre Nagusia eta Eibarko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola arteko elkarlanaren bitartez, energia berriztagarriek Aezkoan duten garapen potentzialaren ikerketa aurkeztu zen Ariben. Andoni Zazpe Beaumontek, komunitate energetikoak sustatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen, are gehiago Aezkoak dituen baliabide ugariak kontuan izanda. Xehetasun gehio esteka honetan: https://www.udalbiltza.eus/eu/albisteak/energia-lanketak-aezkoa-eta-aiaraldea-eskualdeetan.

2022-03-07T11:33:05+01:007 Martxoa, 2022|
Go to Top