NEXT GENERATION EU FUNTSAK, BERRESKURATZE-, ERALDATZE- ETA ERRESILIENTZIA-PLANAREN (PRTR) ESPARRUAN
IRUZURRAREN AURKAKO POLITIKA
Iruzurraren aurkako salaketen kanala
Europar Batasunetik datozen funtsen kontura finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez iruzurra edo irregulartasuna izan daitezkeen gertakariak salatu nahi badituzu, Aezkoako Batzarre Nagusiak horretarako prestatutako kanala erabil dezakezu. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu helbide honetara: denunciasantifraude@aezkoa.org
Era berean, jakinarazten da dokumentu honetan ezarritako prozedurez gain, edozein herritarrek edo enplegatu publikok ustezko iruzurrezko egitateak jakinarazi ahal izango dizkiola SNCAri, zerbitzu horrek web-helbide honetan horretarako prestatutako «Infofraude» kanpo-salaketen kanalaren bidez:
Comunicación de información sobre fraudes o irregularidades que afecten a fondos europeo
Dokumentuak
Aezkoako Batzarre Nagusiaren Osoko Bilkurak, 2023ko abuztuaren 8an, iruzurraren aurkako politika onartu zuen, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) eta NGEU funtsen esparruan.
1. PROIEKTUA: AEZKOA BAILARARAKO KONEXIO-HORNIDURA
OBRAK: Aezkoa Ibarreko hainbat udalerri ibarreko zuntz optikoko instalazioetara lotzeko beharrezko obrak egitea aurreikusten duen proiektua. Zehazki, Garralda, Aria, Orbara, Orbaizeta eta Hiriberri udalerrietan garatzen da proiektua.
Proiektu hau Nafarroako Ekialdeko Pirinioetako Ekonomia Suspertzeko Planaren barruan dago. Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak finantzatzera bideratua, ekonomia berdea eta/edo digitala sustatzen dutenak ekintzailetzaren eta mikroenpresen bidez.
Pirinioetako Planaren lurralde-eremuan garatzen da, eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren “Lan-merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak” izeneko 23. osagaiaren barruan dago. Plan hori Ministro Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko Erabakiaren bidez onartu zen, eta Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiako berreskuratze- eta erresilientzia-planaren ebaluazioa onartzeari buruzkoa (Council Implementing Decision – CID), 2021eko uztailaren 13koa.
PROZESUA
- Hitzarmena, Aezkoako Batzarre Nagusiari dirulaguntza bat zuzenean emateko dena. Aezkoa bailara digitalizatzeko proiektua da, eta Aezkoako Batzarre Nagusiaren Osoko Bilkurak onartu zuen 2023ko maiatzaren 9an.
- 2023ko ekainaren 28an jasotako dirulaguntza, aurrerapen gisa.
- Obren lizitazioa onartu zen 2023ko ekainaren 1eko bilkuran, eta Nafarroako Kontratazio Atarian (PLENA) argitaratu zen 2023ko uztailaren 31n.
- Obrak Next GENERATION funtsek finantzatzen dituzte, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, 300.000,00 euroko zenbatekoarekin. 23. OSAGAIA: Lan-merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak.