EUSKARA
1989an, Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Agoizko Udalak bi entitateentzako Euskara Zerbitzua sortu zuten, euskararen ezagutza, erabilera eta normalizazioa sustatzeko haien jarduketa eremuan. Gaur egun 2012. urtean sinatutako lankidetza hitzarmenak arautzen du zerbitzuaren gestioa eta finantzazioa.
Zerbitzuaren funtzioak
Zerbitzuaren funtzioek hiru arlo nagusi hartzen dute:
- Entitatea egokitzea euskararen arloan indarrean dagoen Nafarroako arautegiari.
- Entitaterako arautegia proposatzea eta horren jarraipena egitea: ordenantzak, protokoloak eta abar.
- Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko entitateko egitura egokitzea: langileen euskalduntzea eta abar.
- Toponimia, paisaia linguistikoa…
- Itzulpen zerbitzua
- Euskara sustatzea, entitateak duen esparru geografikoan:
- Egoeraren azterketa
- Normalizazio planak prestatzea.
- Ezagutza bultzatzea: euskarazko hezkuntza ereduak bultzatzea, helduen euskalduntzea.
- Erabilera sustatzea: aktibitateak eta zerbiztuak eskainiz, diru-laguntzen bidez edo lankidetzan hirugarrenekin.
- Haranean zein esparru zabalago batean, euskararen normalizazioaren arloan lan egiten duten elkarte eta taldeekiko harremana sustatzea eta koordinatzea.
- Euskararekin lotutako gaiei buruzko ahulkularitza ematea haraneko entitate publiko zein pribatuei.
Zerbitzuko aktibitateak
Honako hauek dira zerbitzuaren egitasmo nagusiak (horietako asko beste euskara zerbitzuekin batera prestatutakoak dira)
– Ze Berri? aldizkaria : www.zeberri.eus
– Euskarazko produktuen katalogoa: www.katalogoa.eus
– Elaide: www.elaide.eus
– Eranafarroa: www.eranafarroa.eus
– Euskara ikasteko dirulaguntzak
– Bertsolaritza eskoletan
– Mikroipuin lehiaketa
– Udako tailerrak
– Pirinioetako gazteentzako topaketak
– Euskaraldia
– Irakurle taldea
– Helduen euskalduntze kanpaina
– Eskoletan ahozko erabileraren sustapen programa