AEZKOA 2030
Proiektu honen helburua herritarren parte-hartzea eta herritarren eta erakundeen arteko gobernantza sustatzea eta balioestea da. Horretarako, AEZKOA 2030 ESTRATEGIA proiektatu da, hurrengo urteetan bailaran parte hartuko duen garapenaren esparruan egin beharreko lan-ildoak, ardatzak eta ekintzak finkatzeko.
Tokiko garapenean eta biztanleen iraunkortasunean lagundu nahi du. Aezkoako bailararen azken urteetako plangintza estrategikoaren testuinguruan kokatzen da; Aezkoak gaur egun planteatzen dituen beharrak, proiektuak, ahalmenak eta aukerak ezagutu, landu eta sustatu nahi dira.
Dokumentazioa
BIOSFERAREN ERRESERBA
2015ean, POCTEFA-SASCIRATI proiektuaren barruan, Iratiko lurraldea duten lau haranen artean egitura komun bat sortzeko azterlan bat hasi zen. Egitura komun hori lurraldearen labelizazioari buruzko aldez aurreko azterlan batetik abiatzen da, hau da, zonalde honeri balio erantsia ekarriko duen `-marka batez hornitzea. Azterlan horrek 2018an egindako informazio- eta partaidetza-prozesu bat ekarri zuen, eta Irati Biosfera Erreserba izendatzeko hautagaitza bat aurkeztu zen, Aezkoa eta Zaraitzuko ibarrei dagokienez.
Une honetan, herritarrek parte hartzeko prozesu berri bat egiten ari dira, aurkeztutako dokumentuetan oinarrituta, herritarren ekarpenak, iradokizunak eta proposamenak jasotzeko. Horiek guztiak batzarrak onartzeko aurkeztuko den dokumentua egiteko bilduko dira.