NATUR PRODUKTUAK

Azken urteetan gora joan da natur produktuak, onddo eta zizak bereziki, biltzeko zaletasuna, eta gaur egun bertako zein kanpoko jende anitz joaten da biltzera. 2014. urtean Aezkoako Batzarre Nagusiak onetsi zuen Aezkoako Mendietan natur produktuen barrutia osatzea. Natur Produktuen Ordenantza arautzen du haren aprobetxamendua.

Natur produktuen bilketa txartel sistema bidez antolatzen da. Txartelek eguneko edo urteko baimena ematen dute, eta prezio desberdinak dituzte bertakoentzako eta kanpokoentzako diren kontuan hartuta.