Honatx, Landa Garapen Departamentuak igorritako informazioa ,

Abeltzain agurgarria:

Mihi Urdineko bi gune berri deklaratu dira bi ustiategitan: lehena Nafarroan, Orreagan. Bigarrena, Aian, Gipuzkoako probintzian, behi-azienden ustiategi batean, autonomia-erkidego horretan lehen fokua dena. Gipuzkoako probintzian, behi-azienden ustiategi batean, autonomia-erkidego horretan lehen fokua dena.

Egoera horren ondorioz, 8. serotipoa geldiarazteko murrizketen eremua handitu egin da.Nafarroan, ez da murrizketen eremua aldatu. Gipuzkoan, murrizketen eremua lurralde osora zabaldu da. eremu horren barnean sartu da Bizkaiko zati handi bat.

Babestu zure animaliak txertoarenbidez. Horrek zure animalien mugimenduak erraztuko ditu eta gaixotasunetik babestuko ditu. Urtarrilaren 15a arte txertoa doan jartzea dago. Ez utzi azken eguna arte; izan ere, zenbat eta lehenago jarri txertoa zure animaliei, orduan eta mugitzeko arazo gutxiago izanen dituzu.

Borondatez txertatzeko eremuan bazaude, kontuan izan eremu mugatua alda daitekeela: urtarrilaren 15era arte doan txertatzeko aukera aprobetxatzea gomendatzen dizugu.

Hiru fokuen inguruko murrizketa eremu berriak (ikus mapa) eskualde hauek hartzen ditu:

➢ Nafarroako Foru Erkidegoa:

lehen bezala jarraitzen du: Elizondo, Izurtzun, Otsagabia/Ochagavia, Iruñea/Pamplona, Doneztebe-Santesteban. Lizarraldeko abeltzaintza eskualdean/Comarca ganadera de Estella: Gesalatz/Guesálaz, Lezaun, Deierri/Valle de Yerri, Zirauki/Cirauqui, Mañeru, Artazu, Guirguillano, Jaitz/Salinas de Oro, Abartzuza/Abárzuza, Allín, Ameskoabarrena/Améscoa Baja, Larraona, Aranaratxe/Aranarache, Eulate; Zangozako eskualdean/la comarca de Sangüesa: Orotz-Betelu, Izagaondoa, Irunberri/Lumbier, Urraulgoiti/Urraul Alto, Urraulbeiti/Urraul Bajo, Erromanzatua/Romanzado, Longida/Lónguida, Agoitz/Aoiz, Erroibar/Erro, Artzibar/Arce, Esteribar, Luzaide-Valcarlos, Auritz-Burguete, Orreaga-Roncesvalles.

➢ Euskadiko Erkidego Autonomoan:

  1. Gipuzkoa.
  2. Bizkaian: Busturialdea, Durangaldea, Lea-Artibai; comarca Arratia-Nervión eskualdean: Amorebieta-Etxano, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide, Zeanuri; Comarca Uribe Kosta-Bilbao eskualdean: Arrieta, Larrabetzu.