HAUTAGI ZERRENDAK AURKEZTEKO INFORMAZIOA
Hautagai-zerrenden aurkezpena:
Hautagaiak aurkezteko epea abuztuaren 3etatik 17ra, biak barne. Aurkezteko interesa duenak inprimakiak hartu ahal ditu Batzarre nagusiko Idazkaritzan edo Aezkoako herrietako edozein Udaletxetan.
Hautagai-zerrendak Batzarre Nagusiko idazkaritzan aurkeztuko dira honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 9’00etatik 13’00etara. Horiekin batera errolda agiria aurkeztuko da.
Gutxienez 1 eta gehienez 9 hautagaiez osatutako hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira. 5 hautagai edo gehiago aurkezten dituzten zerrendek gutxienez 2 ordezko aurkeztu beharko dituzte hautagaitza bakoitzeko.
Hauteskundeak egingo dira aurkeztutako hautagai kopurua gutxienez 7koa bada.