AEZKOAKO MENDIETAKO ERABILERA TURISTIKOA
Irati da Nafarroan bisitari gehien jasotzen duen parajetako bat. Aezkoan barna (Orbaizeta) urtean 45.000 bat bisitari sartzen dira, Arrazolako informazio gunea zabalik dagoen bitartean Turismo Informazio eta Zaintza Zerbitzuak jasotako datuen arabera. Datu horiek bistari gehien izaten den aldian jasota daude.
Arrazolako Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren finantziazioa du, 2022erako naturguneetan erabilera publiko iraunkorra sustatzeko toki entitateei ematen zaizkien laguntzen bidez.
Aezkoako Batzarre Nagusiak bi zerbitzu gune ditu bisitariei informazio eskaintzeko: