Nafarroako Gobernuak toki entitate guztiei eskatu die erabilera komuneko bazka-azalera guztiak 2022eko martxoaren 15rako esleitu ditzatela. Bestalde, Aezkoako Batzarre Nagusiak hile beraren 30erako aurkeztu behar ditu bazka eremu komunala erabiltzeko abeltzain eskatzaileen zerrenda eta denboraldi honetarako eremu horietan sartzeko aurrikusitako abelburu kopurua. Datu horiek urtean zehar aldatzen joan daitezke; izan ere, beste urtetan gertatu den bezala, hektareen hasierako esleipena aldatzen joaten ahal da, eskaria egiteko epea bukatu arte. Adierazitakoagatik, eskatzen da orri honen behealdea bete eta aurkeztea heldu den 2022ko otsailaren 25a 13:00ak baino lehenago.
Apirilean zehar eskaria aurkeztu duten guztiek abelburuen behin betiko zerrenda eta dagozkien ziurtagiriak aurkeztu beharko ditzute, urtero egiten den moduan. Aldez aurretik eta tenorez egiteko jakinaraziko horretarako epea.