PIRINIOETAN POPULAZIOA ERROTZEKO PIRIBIZI 2023 LAGUNTZEN DEIALDIA
Eskuragarri dago jada Nafarroako tramiteen katalogoan PIRIBIZI 2023 laguntzen deialdiaren iragarkia, familia bateragarri egiteko eta aukera-berdintasuna bultzatzeko, Pirinioetako Planaren lurraldean biztanleria finkatzen laguntzeko, 160.000 euroko diru laguntzarekin.
Honako esteka honen bidez eskura daiteke araudia:
https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/subvenciones-piribizi
NAOn argitaratu ondoren, eskabideak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira, ahal dela, hilabeteko epean.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak oinarri arautzaileetan agertzen direnak izango dira, beti ere 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra arte izandakoak.
Hiru laguntza-lerro bereizten dira: A lerroa (0-3 urte), B lerroa (3-16 urte) eta C lerroa (16-19 urte).
Bi bilera informatibo egingo dira lurraldean datorren asteartean, maiatzaren 9an, 12:00etan Erronkariko eskolan eta 16:30ean Garraldako eskolan.
Zalantzak argitzeko, kontsultak egiteko eta bilerara joango zaretela baieztatzeko, honako hauekin jar zaitezkete harremanetan:
- Zuberoa Garcia: Erronkari 647699366 / zgarcia@gupirinioa.eus
- Naia Sanchez: Erroibar, Artzibar, Auritz eta Luzaide, 650363819 / naia.sanchez@gupirinioa.eus
- Andrea Rodríguez: Zaraitzu, 610187102 / andrea.goni@gupirinioa.eus
- Irama Vela: Aezkoa eta Orotz-Betelu, 630378927/ irama.vela@gupirinioa.eus