Martxoan zehar, toki-erakunde guztiek erabilera komuneko bazka-azaleren esleipena egin behar dute. Ohiko epea urte bakoitzeko martxoaren 15erako ezartzen da, baina aurten oraindik ez da dagokion informazioa jaso.
Bestalde, Aezkoako Batzarre Nagusiak hile beraren 30erako aurkeztu behar ditu bazka eremu komunala erabiltzeko abeltzain eskatzaileen zerrenda eta denboraldi honetarako eremu horietan sartzeko aurrikusitako abelburu kopurua.
Datu horiek urtean zehar aldatzen joan daitezke; izan ere, beste urtetan gertatu den bezala, hektareen hasierako esleipena aldatzen joaten ahal da, eskaria egiteko epea bukatu arte. Azaldutakoagatik, interesdun guztiei eskatzen zaie orri honen behealdea behar bezala beteta entregatzeko, 2023ko martxoaren 6an, astelehena, 13: 00etan amaitzen den epean.
Apirilan eta animaliak larreetara eraman aurretik,NPBa eta larreetara sartzeko eskaera aurkeztu dutenek, abereen azken zerrenda eta dagozkien ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, bai eta ustiapen-liburua ere, non zenbakiak adieraziko diren, urtero egiten den bezala.