KONEKTIBITATE-HORNIDURA

AEZKOA BAILARA DIGITALIZATZEKO PROIEKTUA

Jarduera zehatza da abiadura handiko komunikazio elektronikoen sareak Aezkoa bailarako zazpi kokagune estrategikotan hedatzeko erabil daitezkeen azpiegiturei ekitea, inguruko ekintzailetzen kalitatezko garapen digital lehiakorra lortzeko, biztanleria finkatzeko eta ekintzaile berriak lurraldera erakartzeko.

Zehazki, ondoko kokaguneei lurpeko zuntz optikoa bideratzeko zangak egitea aurreikusten da. Zangak herrien artean dauden eta jabetza publikokoak diren bideen areketan egiten dira.

Honako lotura hauek proposatzen dira: Garralda-Aria, Aria-Orbaizetako arma-fabrika, Orbaizetako konexioa, Orbaizeta-Orbara, Orbara-Hiriberri, Orbara-Betolegi.

Jarduera honen aurrekontua 300.000,00 €-koa da, eta Next Generation EU funtsen kontura emango da, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan.

NextGeneration
Plan Recuperación
Servicio público de empleo estatal
Gobierno Navarra Logo