2017an, gizarte-ekintzarako partida bat sartu zen Batzordearen aurrekontuan, hasiera batean premiazko gizarte-egoerei erantzuteko pentsatua, eta haren banaketa-oinarriak ezarri behar ziren. Partida hori zertan eta nola gastatu behar zen zehaztu beharrak lantalde bat sortzea ekarri zuen, zer behar zeuden eta zer egin zitekeen aztertzeko. Horrek diagnostiko hori egitea ekarri zuen, dauden zerbitzu soziosanitarioen, haranean faltan sumatzen diren baliabideen eta biztanleria horren egoera hobetzearen gogobetetze-maila ezagutzeko. Batzordeko eta Auñamendiko Gizarte Zerbitzuetako kideekin, Auritz-Burgeteko Osasuneko gizarte-langileekin eta Ibarreko bizilagunekin talde eragile edo tekniko bat sortu zen. Beraz, hainbat sektoretako profesionalen inplikazioarekin hasi zen diagnostiko-prozesua, eta neurri batean aurreikusitakoa baino dezente gehiago atzeratu da pandemia-egoeraren ondorioz. Prozesu luzea baina oso polita izan da, eta elkarrizketak, eztabaida-taldeen parte-hartzea eta prozesu osoaren azken analisia nabarmentzen dira.

Diagnostikoa LERA Ikergunea ikerketa-taldeko teknikariek egin dute, eta Saura Blanco andreak aurkeztu du. Bertan agertzen diren proposamen guztiak elkarrizketa pertsonaletatik atera dira, eta, bereziki, hainbat pertsonak errepikatu dituzten datuak islatu dira; oso proposamen errealistak eta gauzatzeari dagokionez utopikoagotzat jo daitezkeen beste batzuk jaso dira.

Aztertutako gaiak eta/edo sektoreak hauek dira: lehen sektorea eta ingurumena, Lana, Gazteria eta hezkuntza, Etxebizitza, Emakumeak, Adinekoak, Mendekotasuna, Zerbitzuak, Mugikortasuna eta Garraioa, Parte-hartzea, Aisia, Turismoa eta Etorkizuna.

Horietatik guztietatik ondorio eta proposamen batzuk ateratzen dira, diagnostiko-dokumentuan agertzen direnak.

Deskargatu