ZERBITZUAK
AUTOKARABANENTZAKO GUNEA SORTZEA ETA ARRAZOLAKO HARRERA-EREMUA BERRANTOLATZEA
Arrazolan egin beharreko proiektua da, bisitarientzako harrera-eremu osoa behar bezala egokitzeko, irisgarri egiteko, orain arte ez zeuden zerbitzuak eskaini ahal izateko eta multzoari batasun irudia emateko. Auto-karabanen turismoarentzako dagoen zerbitzuen gabezia zuzendu nahi da, azken bi urteetan horien beharra asko handitu baita, autokarabanentzako eta kanpin-ibilgailuentzako zerbitzu-gune bat sortuz. Halaber, Aezkoa ibarrean barna Irati bisitatzen duen turistari harrera egiteko espazioak, zerbitzuak eta azpiegiturak berrantolatu nahi dira.
Proiektu hau Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Orbaizetako Udalak sustatu dute. Autokarabana-zerbitzuetarako eremu bat sortuko da, kanpatzeko eremua egokituko da eta multzo osoa energia elektrikoz hornituko da, erdi-tentsioko lurpeko linea elektrikoa jarriz (behe-tentsioko hornidurarako transformazio-zentro bat izanen du). .
Proiektuaren aurrekontua, ordainsari teknikoak barne, 315.774,41 eurokoa da, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamenturen 198.812,30 euroko diru-laguntza du (Pirinioetako toki-erakundeei laguntzak emateko deialdia, 2021., 2022. eta 2023. urteetan lurralde-garapen jasangarriko proiektuetan inbertsioak egiteko).
Hiru urtetan gauzatuko da. Urtean, hartune elektrikoaren proiektua idatzi da; En el año 2022 el acondicionamiento de las áreas y en el año 2023 las obras de acometida eléctrica.
ACTUACIÓN SUBVENCIADA POR / FINANTZATZAILEA