MUNIZIO OLA
LABE ERAIKINAREN ERABERRITZEA
Orbaizetako Munizio Olako bi labe nagusietan esku hartzeko proiektua da, Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuak sustatua eta gauzatua.
2018an hasi zen, egituraren egoerari buruzko datuak hartzen, hondakinak kentzeko eta garbitzeko aldamioak instalatzen, eta lehen jarduketa honetan lortutako datuetan oinarrituta idatzi zen proiektua. 2019an jarduera hauek egin ziren: hondakinari buzuko datu bilketa, perimetroko horma ezegonkorrak desmuntatzea, horma horiek berregitea, Artilleriako Memorialaren 1849ko altxaera-marrazkiak erakusten duen altueraraino (oraindik ere, neurri handi batean 1920. urtean, Santa Maria del Villarreko markesak egindako argazkian ikusten den moduan). Horrek suposatu zuen Labeen eraikineko bizkarretik (pinoi bat zutik gelditzen da) goragoko kota gainditzea.
Horri esker estalkia jarri zitzaion, eraikina babestuta egoteko eta bere kontserbazioa bermatzeko. Proiektuan ez zegoen jasota labeen gunearen eraberritzea: alde batetik, lan hori ez zelako eraikina zutik mantentzeko beharrezkoa eta, bestetik, 2018an labeen gainean egindako lanen emaitzak ikusita, labeetan bertan esku hartzeko hainbat aukera irekitzen direlako, eta horiek ebaluatzeko garrantzitsua da zaharberritze-jarduketa horren emaitza.
2020. urtean zehar, Ondare Historikoaren Zerbitzuak planteatutako proiektuari jarraikiz, labeen eraikina eta gurpil-kanala zaharberritu dira. Honakoak izan dira egindako lanak: labeen nukleoko bokaleak sendotzea; goialdeko ateak jartzea; arragoaren, tresneriaren eta ekialdeko labeko atorraren parte bat berregitea; gurpil kanalaren hormartea egonkortzea, bisitatu ahal izateko; labeen bulegoa garbitzea; eta labeetako sarbidea berreskuratzea, ikaztegietatik eraikinaren goialderaino pasabide bat jarriz.