MUNIZIO OLAKO JAUREGIA
ONDAREA BALIOAN JARTZEKO PROIEKTUA
2013-2016 urteetan, Jauregian esku hartzeko proiektua gauzatu zen, Sustapen Ministerioak (Kultura % 1) eta Nafarroako Gobernuak (Turismo Departamentua) finantzatutakoa, eraikina zahaberritzeko. Proiektua amaituta, eraikina bisitarientzako harrera-zentro gisa ireki ahal izateko zenbait jarduketa egiteke gelditu ziren.
Aipatutako inbertsio horiez gain, eraikinean eskaini nahi diren edukiak prestatzeko proiektu hau exekutatzen ari da: Aezkoako ondare material eta inmaterialaren balioa nabarmentzea, FEADER funtsaren eta Nafarroako Gobernuaren finantzazioa duena, 2019ko laguntzen deialdiaren bidez, 2020ko aurrekonturako, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Planerako – LEADER 19. neurria, Cederna-Garalur Tokiko Ekintza Taldea, eta fundazioko, Nafarroako Kutxa, Kultura, Hezkuntza eta Ondarerako 2020ko laguntzen barruan. 2021 urtean zehar, hainbat erakusketa jarriko dira eraikinean, eta publikora irekitzeko asmo dago.