POCTEFA – SASCIRATI 2015 – EFA 063/15
IRATI, BERE BALIABIDEEN MENPE DAGOEN LURRALDEA
Iratiko eremua partekatzen duten entitate guztiek elkarrekin egindako proiektua da, hots, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, Garaziko Mendi Elkargoak, Xuberuko Sindikatak eta Aezkoako Batzarre Nagusiak.
Lau erakunde horiek 2015ean sinatu zuten FEDER- Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzetara aurkeztutako proiektu bat, POCTEFA diru-laguntzen deialdiaren barruan. Proiektua lau urtetan garatuko da, beste bat luzatuko da, eta 2020an amaitzea aurreikusi da.
Haran bakoitzean garapen turistikoko inbertsioak eta proiektu komunak gauzatzea du helburu, lau arlo tematikotan oinarrituta:
– Artzaintza (Garazi)
– Ingurumena (Zaraitzu)
– Ornitologia eta migrazioa (Zuberoa)
– Industria-ondarea (Aezkoa).
EGEFen diru-laguntza du, % 65ekoa, eta, jarduera jakin batzuetarako, Nafarroako Gobernuaren koofinantzazioa, % 25ekoa.
Aezkoako Batzarre Nagusiaren kasuan, inbertsio-jarduketek aurreikusten dute Orbaizetako Errege Munizio Olako Jauregiko instalazioak amaitzea (berotze-sistema, argiak, seinaleak, igogailua), aparkalekuak hornitzea eta BTTko bidezidorren sarea balizatzea.